XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEGU-IPUIN

ARTZAIAK - Eder ba'yatzu, yaun, itaun bat.

Errege-yauregitar zara, ala?.

AUT. - Eder izan, naiz izan ez, errege-yauregiko nozu ni.

Eztozu somatzen yauregi-usainik soñekootan, ala?.

Soñekook emoten dausten txairotasuna ez ete da yauregikona ala?.

Ez ete doako zure surrari nigandik yauregi-sundarik?.

Ez ete dot somatzen nik yauregi-iguinik zure zirtzilkerian?.

Ala nik zure arazoa ukutu, naiz zuri iragarriazoagaitik, ni enazala yauregikorik uste dozu?.

Ni yauregitar nozu burutik beatzetaraño, eta zure arazoari an aurrera naiz atzera eragingo dautsana izan be; orrazkero, zure arazoa iragarteko agintzen dautzut.

ARTZAIAK - Erregentzako da nire arazoa yaun.

AUT. - Nor dozu bitartekotzat aganako.

ARTZAIAK - Eztakit, eder ba'yatzu.

AKETOAK - Errege-yauregikoak basaollar egaztiari esaten dautsoe bitarteko; esaiozu eztozula bat bera be.

ARTZAIAK - Eztogu bat bera be, yaun: eztot basaollarrik, ez arrik, ez emerik.

AUT. - Gu, gizon tentel ezkareanok, gu bai ba-gareala zori ontsu! orraitiño ni neu be, neurez, oneik dirana izan neintekean, eta, orrazkero, eztodaz zapuztu bear.

AKETOAK - Au yauregitar gallenetariko dogu, urrean.

ARTZAIAK - Orren soñekoak eder dozak izan, baña eztarabiltz aratz eta txairo.

AKETOAK - Orren burukeritsu dalakoxe zindoago dirudi: gizon andi da ori, bai orixe, aginetako zotzetik igarten dautsat.

AUT. - Zorro ori? Zer dozue zorro orretan? Norako dozue zorro ori?.

ARTZAIAK - Yaun, zorro ta kutxa oneitan dagozan ixilkizunak andi baño andiago dira-ta, erregez bestek eztau yakin bear; eta ak yakingo dau ordubete-barru, ari itz egitera eldu ba'nadi.

AUT. - Agure, alperrik nekatu zara.

ARTZAIAK - Zegaitik, yaun?.

AUT. - Yauregian eztago errege: itxas-ontzi barrira yoana da gogaldi txarra uxatu ta egurastuten: eta izan be, zer benik aituteko gauz ba'zara, errege naibageturik dagola yakin bear dozu.

ARTZAIAK - Olan dala diñoe, yaun...... artzai-alabakin ezkontzeko zan bere semea dala-ta.

AUT. - Orrako artzai ori onazkero eskuak lotuta ezpa'dago, egaz igesiko al dau: ak entzun bearko dauzan biraoak, ak yasan bearko dauzan elorrioak, gizonik gogorrenari erasoteko, bidutziren biotza austeko asko izango dira.

AKETOAK - Ori uste dozu, ala, yaun?.

AUT. - Ak berak bakarrik eztau yasango buruk asmau leikenik gordinena eta apenak idoro leikenik mingotsena: baita aren senideak be, berrogei belaunaldi urrin aurkituarren, eskegitzallearen bendean yausiko dira: eta ori guzti ori errukarri ta negargarri izanarren be, bearreko da.

Ardiai txistuka dabilen agure zitalik, aari-yagolarik, bere alabea errege-semekin ezkondu-billa ibili izana andi da, gero, izan be!.

Batzuk diñoenez, orrako ori arrika ilgo ei dabe: baña, nire ustez, olango eriotzea bigunegi da arentzako.

Izan be, gure errege-aulkia artegira eroatea! olangorik!... eriotza guztiak gitxiegi dira; gordinena, bigun-arinegi.

AKETOAK - Orrako agureak semerik dauenik entzun ete dozu, yaun?.

AUT. - Bai, ba-dau... eta narrua eratsi bear litxakio ari bizirik: gero eztiz igurtzi, erlabiotegi-ganean iminita; eta gero an yarrai erdi-ilik gelditu arte: gero ugorkiz, espirituaz biztu, ugorkiz naiz beste edari beroz: gero, aragi bizitan dagola, eta aurreztik iragarrita dagon egunik beroenean luterrezko ormeari deutsala iminiko da, egoaldetiko eguzkiak bete-betean yoten dauela, ta ara euliak burrundadaka doakozala bertan ilik itxi arteño.

Baña zer dala-ta daragoiogu euren gaiztakerien aldean euren zori txarrak uskeri baño ez diran azpiyale zitalotaz?.

Gizon zindo ta alozbako antza dozuenazkero, esaidazue, zek zaroaze erregegana?.

Arazoa buruan erabili ta aintzakotzat etsi ba'dagit, neuk eroango zauedaz erregeren ontzira: zuok aren aurreratu, zuon izenez eta aldez zerbait iragarri eta, erregez beste gizonik izatekotan zuon eskabideak burutzeko, zer guztiotarako gizona emen dozue.

AKETOAK - Al eta esku andiko dirudi gizon orrek: egiune egizu orrekin, emoiozu urrerik: eta agintaritza-ala artz muker-setati izanarren, sarritan, surretatik elduta, aurrera eroaten da urrez: ziskuaren barrualdea erakus egiozu orren eskuaren gane-aldeari, bai, ta dana dago eginik.

Ez aztu, gero... arrikatu ta narrua bizirik kenduko dautzuela.

ARTZAIAK - Yaun, gure egitekoa zure lepora artzea gogoko ba'yatzu, emen dozu nik dodan urrea: beste onenbeste be emongo dautzut eta gizon gazte au baitzat itxiko nik a ekarri arte.

AUT. - Agindua nik bein egindakoan, ala? ARTZAIAK - Bai, yaun.